XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Joku Olinpikoetako segurtasuna zalantzan dago sindikatuen ustetan

Baldintza ekonomiko eta sozial hobeak eskatzen dituzte.

Jose Luis Corcuera Barne ministroak, 1992ko Joku Olinpikoetarako Ministeritzarteko Batzordearen bilera presidituko du gaur Barcelonan.

Bileraren egitarauan puntu bakarra terrorismoaren aurkako borroka, Joku Olinpikoetan zehar izango da. J.M.S./DONOSTIA.

Polizia Nazionala posturako egindako azken lehiaketan 413 plaza gelditu dira bete gabe.

Corcuerak polizien ordezkariak arduragabeak direla esan du.

Gobernua oso kezkatua dago, Barcelonan egingo den ospakizun handi horretan ekintza terroristak izateko posibilitateaz.

Sabadell-en (Barcelona) bonba-kotxe baten leherketaren ondorioz sei polizi nazional hil ziren, eta handik lau egunetara deitu zen gaurko bilera hau.

ETAk Barcelona komandoa berrosatu duenez, Espainiako Gobernuak segurtasun neurriak areagotu nahi ditu.

Gai honekin erlazionatuta, atzo egunkari madrildar batek, poliziek Katalunian lan egiteko duten beldurra jaso zuen.

1990. urtean gutxien eskatutako lekua izan da eta Barcelonan lanean ari direnek 1992an liskerrak izango direla uste dute.

Corcuera ministroa haserre joan zen polizien sindikatuekin izandako bilerara.

Olinpiaden urterako aztertzen ari diren 16 segurtasun plangintzak atera eta mahai gainean utzi zituen.

Segurtasun planik ez dagoela? Ez dugula ezer ez aurrikusita?.

Eta hau zer arraio da? Arduragabe batzuk zarete oihukatu zuen.

Bi buruzagi sindikalistek Barcelona eta Sevillaren segurtasunaz egindako aipamenengatik haserretu zen.

HIRU ARAZO NAGUSIAK Hiru arazo nagusi adierazten dituzte sindikatuen ordezkariek: Kataluniak duen polizia eskasia, soldata eta dietetan Polizia autonomo eta lokalarekin duten desberdintasuna, eta konpondu gabe uzten duten agenteen etxebizitzak.

Barne ministeritzak segurtasun arazo guztiak kontrolpean dituela erakutsi nahi du, nahiz eta, lojikoa den bezala, aurrikusitako plangintzak ezin jakitera eman.

Corcuera ministroak berak, Barcelona 92ko plangintzen egoera eta bere ustezko akatsak aipatze hutsak, segurtasun olinpikoaren eta Estatuaren arrakasta eraso terrorista posible batzuen aurrean oztopatzen duela adierazi du zenbait kasutan.

Kataluniako lantaldea eskasa dela onartu zuen Jose Luis Corcuera Barne ministroak otsailean.

Poliziaren Gorputz Nazionalak 7.269 funtzionari ditu gaur egun Katalunian, horietako 4.414 Barcelonako hiriburuan.

Delinkuentzia indizeak gero eta gorago igotzen ari dira Katalunian eta sindikatoen ustez oso kopuru murritzak dira hauek.

Madrilen adibidez, populazio berdintsuaren eta zona txikiagoa izanik, 13.000 funtzionari daude.

Honi erantsi behar zaio Katalunia agenteek gutxien nahi duten destinoa izatea, Poliziaren Zuzendaritza Orokorrak orain dela urtebete egindako inkesta baten arabera.

160 Baja Izan dira Barcelonako Poliziaren Buruzagitza Gorenaren txosten batek, egunkari madrildarrak dioenez, aurten 160 funtzionarik Katalunia utzi dutela adierazten du.

Motiboak desberdinak dira.

Kopuru horri hildako bostak (ETAk Sabadellen hildako seiak ez daude datu horietan) eta eragozpen fisikoengatik jubilatutako zazpiak kendu behar zaizkio.

Gainantzekoek eszedentzia eskatu dute edo bere borondatez Gorputza utzi dute.

Sindicato Nacional de Policia-ren (SNP) beste txosten batek azken konkurtso orokorrean 413 plaza bete gabe gelditu zirela salatu zuen.

Euskal Autonomi Elkartean berriz, 28 plaza besterik ez ziren gelditu bete gabe.

Txosten berean Katalunian maiatza eta abendua bitartean konbokatutako beste 28 plaza ez direla bete eransten du.

Plaza horiek (formazio delegatu bat, bi komisario Igualada eta Barcelonarako, Zaldieriarako hamaika, bost zakur gidari, Gestio Ekonomikorako bat eta zortzi automozio teknikari) Joku Olinpikoetarako laguntzaileak kontsideratzen dira txostenean.

Bere ikastaroetan kalifikazio txarrenak dituzten funtzionariak joaten dira derrigorrez bete behar diren postuetara, telekomunikazioetan espezialistak eta azken promozioak.